Markos Gimeno Vesga

‘Ber back’ atalaren artxiboa

“Astohitza” kamisetak

In Ber back on 2013/05/19 at 9:21 PM

astohitzaKAMI

.

Zerorajasoaren klasiko bat, kamiseta moloietan, orain kolore desberdinetan Zerorajasoa dendan salgai, “Astohitza”. Kontatzen dutenez, zenbaitek ligatu eta guzti egin du kamiseta honekin. Sorginkeria dirudi, baina, badakizu zer dioen palindromoak: Astohitzak azti hotsa. Kontatuko didazu.

“Bogartekin” kamiseta berria Zerorajasoa dendan

In Ber back on 2013/05/15 at 11:24 AM

Kamiseta dendaren eskaintza handituz doa, gutxinaka. Orain Bogarti tokatu zaio.

Kamiseta bat fumazaleentzat, zinezaleentzat, palindromozaleentzat…

BOGART-qstoms

 

PAM 5!

In Ber back on 2013/03/27 at 10:05 AM

PAM rock taldekook disko berria atera dugu eta hemen dago entzungai. Formatu desberdinetan jeisteko aukera dago, borondatea ordainduta, edo gabe ere. Euskarri fisiko klasikoan ere erosi daiteke bertatik eskatuta. Merezi du, 7” ko Ep binilozko single-a, bi abestirekin, eta CD osoa biltzen dituen pack elegante gordetzeko/oparitzeko modukoa, luxu bat. Ez galdu aukera, tirada txikia egin dugu ta. Espero dut gozatzea.

Zerorajasoa faktoria

In Ber back on 2013/03/06 at 10:01 AM

2013-03-05 14.20.48

Zerorajasoa denda ireki dut diseinu palindromikodun kamixetekin, Qstoms zerbitzua baliatuta. Abiatzeko, iGNORONGi kamixeta sareratu dut. Nik jada egin dut froga, eta eskaera egin eta ordainketa paypal bidez burutu ostean kamixeta etxean jaso dut, hilabeteko epean. Emaitza oso ona izan da, argazkia lekuko. Laister diseinu berriak igoko ditut.

A! eta jakin zazue Facebook-en ere Zerorajasoa faktoria jaio dela, blogeko eta twitterreko jarioa jasoko duena eta harremanetarako aukera berriak eskaini.

Aurrekook erruA?

Atzekook eztA!

Palindromoez berbetan Willy Roarekin

In Ber back on 2013/02/27 at 12:54 PM

Atzo Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilean izan nintzen Willy Roak gonbidatuta, eta palindromoez egin genuen berba, besteak beste. Irudian klikatu elkarrizketa entzuteko.

IMGP6332

Palindromo tailerra San Telmo Museoan

In Ber back on 2013/01/29 at 7:07 PM

Datorren asteartean, otsailaren 5ean, Donostiako San Telmo Museoan izango naiz palindromo tailerrarekin. Ekitaldia AEK-k antolatzen du, Badu Bada erakusketaren markoan, eta sarrera librea da. Hemen info guztia.

Nire partetik, palindromoak nola sortzen ditudan azalduko dut, adibide kuriosoak ikusiko ditugu, palindromo ariketak egin, kalanburak, anagramak, hitzokei… tira, ez gara aspertuko.

Aukera polita izan leike elkar ezagutzeko. Gainera, esan didatenez, sofa eroso batzuk daude aretoan… eta erakusketak ere merezi du! ;-)

Uda bada, ba… yabadabadu!

In Ber back on 2012/07/15 at 3:33 PM

Oporrak hartuko ditut blogean, irailera arte edo. Eperik ez, ver venir.

PAMekin bostgarren diskoa grabatzen hasiko gara abuztuan, Hipo y Condriasekin ere lantxoa daukat egunotan, Piriniotarako urteroko eskapadatxoa ere egiteko asmoa dut, plaiara ere hurbilduko naiz akaso, udarako irakurgaiak aukeratu ditut jada eta hamaka prest daukat (KH7arekin) balkoian. Tarteka palindromoak idazteko unerik hartuko dut, seguru.

Eskerrik asko, benetan, bloga jarraitzen duzuenoi, zer esanik ez ariketei erantzuten diezuenoi, milesker. Ez egin negar, itzuliko naiz egunen baten pozez kantari.

Hipo y Condrias

In Ber back on 2012/01/27 at 9:54 AM

Atsedena hiru astez

In Ber back on 2011/10/10 at 12:48 PM

Bai, lagun, oporrak heldu dira zerorajasoa.com-era. Maletak bete ardo ariketaren erantzunak ostiral honetan bistaratuko ditut, eta gero atseden hartuko dut hiru astez. Azaroaren 7an itzuliko naiz palindromo ariketekin. Bitartean, ondo izan.

Markos.

badator aza

In Ber back on 2011/03/18 at 11:29 PM

bat, bi, bai, entzuten da?

tira, besterik ez, hemen gara

palindromo ariketa berri bat, astelehenean.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

280 harpidedun