ASTOHITZA itzulpen bila

Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.

Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen (“tradúcemelo”) eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.

Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.

Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar.

Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.

Mezua bidaltzen duzuenon artean pare bat kamixeta zozketatuko dut, hauen antzerakoak.

Hauek dira, hortaz, abuzturako etxerako-lanak. Palindromo ariketak-eta irailean bueltatuko dira, ordurarte ondo izan eta milesker blog hau jarraitzeagatik.

Txintxo ibili, mutxi gastau eta bueltak AMAri.

8 thoughts on “ASTOHITZA itzulpen bila

  1. Ez naiz ni iaioa ez makina artean ezta erderetan ere, baina itzulpen literala hauxe egingo nuke:

    Diciendo a conciencia una verdad y satisfecho con dos mentiras

  2. bueno markus ondo ibili eta oktubrerarte, ni setienbrian ez naz egongo ta…
    Ramboren azken pelikulan parte hartzera noia :
    VIETNAM AMANTE IV

  3. Itzulpenari bertze itzuli bat eman diot:

    Tanto insistir con la verdad y le bastaron dos mentiras.

    Bertzalde aditza baztaneraz jartzen bada astohitza astohitzago bihurtzen da:

    Erranik erruz egi bat ta bi gezurrekin arre

  4. Evak katalanerako itzulpena bidali dit emailez, Mikelek egindakoa oinarri hartuta:
    Si (li) dius una veritat amb insistencia, s’atiparà
    amb dues mentides

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude