Palindromoek, simetriaren kapritxoaz, eszena bitxiak irudikatzen dizkigute batzutan. Esaterako, hurrengo hau:
Han zegoen bera, aseturik, erne, ia gaztetuta, kasik maldizio zelarik, pizzarekin sipahi zaldunari baiezkoa (dirudienez) emanez.
3 3, 3 3, 5 2, 5 2, 8 9 6, 3 5, 6.
(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)
zen ase, zen adi, gazte ia, birao ia, pizzagaz zipaioari baietz, agi danez ,esanez.
Bikain, Iosu. Tradizioaren arabera, letra larriz berridatziko dut erantzuna:
ZEN ASE, ZEN ADI, GAZTE IA, BIRAO IA, PIZZAGAZ ZIPAIOARI BAIETZ, AGI DANEZ, ESANEZ.