Papera eta arkatza prest? Zera dio gaurko palindromoak:
Itsasoetako jainkoa eta ni zuka ari ginen ezustekorik gabe, bitartean, donut atsekabetuenak ipurtestean behera zihoazen ere patxadatsu.
8 5 4 3 2 7. 5 10 6 2 7.
Helduberrientzat oharra:
Palindromo bat, atzekoz aurrera ere berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da. Testu simetrikoa, esan dezagun. Hemen, “hizpilu” edo “aztihitza” berbez ere ezagutzen dugu.
Ariketa, palindromo ezkutua topatzean datza. Edukiaren inguruko azalpenei jarraiki eta zenbakizko neurrian oinarrituz.
Zenbakiek topatu beharreko palindromoa ordezkatzen dute. Adibidez, “Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin asE” palindromoa, horrela kodifikatuta agertuko litzateke:
“6 5 3 3 2 2 10 3”
Alegia, “Esanik(6) erruz(5) egi(3) bat(3) ta(2) bi(2) gezurrekin(10) ase(3)”.
Zenbakiek hitzak ordezkatzen dituzte eta letra kopurua adierazi.
Komak,
puntuak, kakotxak, parentesiak, gidoiak, harridura eta galdera ikurrak
etabar, esaldian duten tokian agertuko dira zenbakizkoan ere. Adibidez,
hurrengo palindromoa, ezkutuan lehendabizi eta gero agerian:
Iepala!!!!
Ustekabe barik zuka neu ta Neptuno. Donut penatuenak uzkira be baketsu
JATSU!!!Ke kabron!!! ta ni sofan asteburu osua burua prets aukitzeko, kar, kar, kar!
USTEKABE BARIK ZUKA NEU TA NEPTUNO. DONUT PENATUENAK UZKIRA BE BAKETSU.
Ondo egina, Jatsu, ea gurutzegramarena ere asmatzen duzun.
Txis, aurrekoa oraindik asmatzeke dago, gurutzegramarena, ea ba, demostratu asteburuko deskantsuak on egin dizula ;-)
Txis!!
Asteburu guztia sofan?
Ez dozu zuk be sinisten….
Igande guztia sofan izan leike.
Animo, ni gurutzegramakin deseperatua nago ta!!
J
Hortan gablitz baina txungo-txungola.