…eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:
Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.
5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
“Atrapa y aparta” dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:
“Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat hartu behar da egunean bitan, minutu batzuetan mihi azpian urtzen utziz.”
Hor dago sekretua.
Zirra?
kea? ele-jario ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere oira,
jelea ekarriz
Txino, gertu zabiltza, baina, zer da OIRA? Baietz hurrengoan!
Zirra? Kea? Ele-jasak ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere kasa, jelea ekarriz.
Demontres!
ZIRRA? KEA? ELE-JASAK ERE BIRAN EZTIA, BERBA, LUDIKOKI DULABRE BAITZEN ARI, BERE KASA, JELEA EKARRIZ.
Bikain, Norman. Saiatu zara, Txiniesta. Aupa, zuek. Eta izkutuan zabiltzaten beste palindromozaleak. Milesker. Orain, oporrak!