Aste batzuk palindromo ariketarik gabe. Jasango duzue?
Bitartean erronkatxoa lagako dizuet udarako. Karratu magikoa ezagutzen, ezta?
Euskarazko karratu magiko hau sortu nuen 2008an, eta ez da marka makala, zeren ez baita hizkuntza guztietan posible honelako palindromorik. Gazteleraz, sin ir mas lejos, ez dut bat bera ere ezagutzen. Bitxia, ezta?
Erronka, beraz, hau da. Tira, bi erronka dira: Euskerazko karratu magiko desberdin bat topatzea, alde batetik, eta bestetik, gaztelerazko adibide bat aurkitzea. 5×5 neurriko karratuez ari naiz, e!
Nire ustez euskarazko beste adibide bat topatzea errazagoa da gaztelerazko bakarra topatzea baino. Kontatuko didazue.
Ondo pasa udan, eta fresko ta argi buelta gaitezen irailean!
Karratu magikoa by Txepetxa:
L A T Z A
A I T A Z
T T I T T
Z A T I A
A Z T A L
.
.
.
Esanahi oso librea izango luke:
“Latza izaten, aitaren aztala ttitt batekin zatitu liteke”.
Baina uste dut, garrantzitsua da karratu magikoa lortzea!!
Karratu magikoa gazteleraz by txepetxa:
S A R I A
A B A S I
R A D A R
I S A B A
A I R A S
Eskerrik asko, Markus. Sukram: (eskerrak arabieraz)
Karratu Magikoa by txepetxa
ASARA
RANAS
ANONA
SANAR
ARASA
Arasá: palabra del guaraní. En Argentina y Paraguay: guayaba