131 AZA, palindromo ariketen liburua

aza2007ko abuztuaren 13an ekin nion Zerorajasoa blogari, eta 2008ko urtarrilaren 13an lehendabiziko palindromo ariketa igo nuen sarera. 2011 urtetik aurrera, ariketek formatu egonkorra hartu zuten: izenburua, azaren irudia, pistak 13 silabatako bertso lerrotan emanak, palindromo ezkutuaren egitura zenbakitan, eta asteleheneroko zitaren puntualitatea.

Ehunetik gora palindromo ariketaren ondoren, aspaldiko asmoa gauzatu nahi dut: papererako jauzia.

Liburua maketazio prozesuan dago eta azaleko irudia ekarri dut hona, aurrerapen gisa. Egun hauetan liburuaren edizioan jarriko ditut indarrak eta blogean eta twitterrean liburuaren kontuen berri emango dut.

Beraz, bihar ez da palindromo ariketarik izango, parentesi bat egingo dut, baina ariketa berriek asteleheneroko zita berreskuratuko dute laister.

Bitartean, liburuaren abentura hasi da!

131aza-irudia

2 thoughts on “131 AZA, palindromo ariketen liburua

  1. Kaixo!
    Zorionakegindako lanederragaitik.
    Argitartatu al da liburua? nola doagauza?
    intereshandia det aleren bat erosteko
    ondo izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude