Aurrekoan jakin nuen ordiziarrak “azak” direla. Hor doa ariketa berria, Jakintza ikastolako palindromozaleei eskeinia.
Aza, palindromo jangarria da. Baina, baita droga (palindroga?) boteretsua ere.
“Atsedenik ez drogarik gabe”. Gogoratzen kanpaina hura?
Bada, azek ere martxa amaigabea eskaintzen dute. Hala dio behintzat palindromo ezkutuak:
“6 6 3”
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Gaurko ariketa erreza dela esango nuke. Sukram.
Iepala! Hor nir erantzuna!
AZEKIN ETENIK EZA
Palindromo berri bat sortzea espero dut…
Azaoka kokako aza
noizko amaitu aza
suposatzen det gaizki dagoela, baina saiatzeagatik…
Sukramek erraza dela esango luke baldin eta erraza izango balitz.
Ez dut inondik inora harrapatzen! Pistak geroz eta ezkutuago jartzen dituzulakoan nago. Edo testuak geroz eta gehiago nahasten gaituela.
AZEKIN ETENIK EZA.
Benetan uste nuen erreza zela, baina, enpin, dirudienez ez da guztientzat hala izan. Jatsuk bete-betean jo du, ez dakit asko kostata. Kalab Azak palindromo berri bat asmatu du, bai, baina nik behintzat ez dut ezer ulertzen (azaoka?). Jauzmendiren saiakera eskertzen da, nahiz eta simetriaren arrastorik ez topatu. Julen, eskertzen dizut zure komentarioa, kontutan izango dut hurrengoetan.
Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik. Segi hortxe.
Kaixo, Markos!
Asmatzeko bidean geunden (gelan denok batera egiten ari ginen) eta halako batean batek erantzuna esan du!!!! Enfin, gehiago praktikatu beharra daukagu. Mila esker guri eskaintzeagatik palindromoa. Ze goxoak garen azak!!!! ;-)
Muxu handi bat Ordiziatik,
Maite eta euskaljakintza6 osoa
iepala, azaoka da “por manojos, por gavillas” ta azaoa da eskukada. Banekien hura ez zen palindromo zuzena, baina zer pasatuko da kokako azak azaoka jango bazenituzke? Ba seguraski “Azekin etenik eza” jajaja Logikoa da, ez ta?
Beno, ea hurrengoan asmatzen dudan!
Milesker, Maite eta euskaljakintza6, orain ariketa berria duzue asmatzeko, astelehenero bezala. On egin.
KalabAza txinatarra, azaoka esker azalpenagatik. Hitz berri bat kalabazarako.
Parkatu! “Banekien hura palindromo zuzena EZ ZELA” Beti euskara ostiatzen…
ba bai, nahiko erreza.