Hona pertsonai berria, bere abenturak komikian kontatzea mereziko
lukeena. Neska, izen abizen euskaldunekoa, eta superbotereduna:
ikusezina da. Ia beti. Irribarre egiten duenean, goxo, lelo zein
maltzur, orduan agertzen da gure begien aurrean.
Hurrengo palindromoak aurkezten du gure lagun berria:
6 5, 8 2.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Pertsona izen batzuk batzutan hatxez eta bestetan hatxe gabe topa daitezke, jabearen gustuaren arabera edo, eta biak onartzen dira, dirudienez, nortasun agirietan-eta.
Simetriaren legeaz gain ortografiaren arauen menpe ere dabilen palindromogileak eskerrak ematen dizkio ALAri goizero aukera bikoitz horregatik.
Ainize Sukia, ikusezina ia.
Irudia(k) oooooooooooooooso polita(k). ;-)
AINIZE SUKIA, IKUSEZIN IA.
Zailagoa hauxe, ala? Julen, urrezko domina eskuratzeko puntu guztiak dituzu, segi hortxe.
Faltan botatzen ditut Rozio, Jatsu, Txino, Norman eta besteak. Non zaudete?
Aupa, Jozulin, pozten nau zure mezuak. Hurrengoan palindromotan ikusi nahi zaitut ;-)