Palindromo ariketa (odolzalearena)

Amaitu dira oporrak. Ongi etorria palindromo ariketa berrietara. Pasa aurrera. Etxean zaude. Txunditzeko ala aspertzeko eskubide osoa duzu. Ez ahaztu bisita liburuan zure mezua lagatzea.

Palindromo odoltsua da hurrengoa:

Nahasmen moduan, izua. (Odolzalearen desira, han).

7 7, 5. (11 6, 3).

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

PS:
Sarraski batekin ikasturte berriari hasiera ematea ez dakit egokia den. Palindromoak, baina, bihurriak dira. Mezu apetatsuak sortzen ditu ispilu joko honek. Eta simetriaren lege hertsietan berbekin jolastera ausartzen den orok badaki OKELA BALEKO dela eta IZUA ERE AUZI. Problemarik gabe.

6 thoughts on “Palindromo ariketa (odolzalearena)

  1. Eskerrik asko, Pernan, marrazkiak egiten jarraituko dut ba ;-)
    Ariketari erantzunak datorren igandean bistaratuko ditut, ohi bezala.

  2. NAHASTE MANERAN, IKARA. (HARAKINAREN AMETSA, HAN).
    Erreza, ezta? Tira, ea biharkoak lan gehiago ematen dizuen.
    Sukram.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude