Palindromo ariketa (hitz zaparrada)

…eta berba-jarioaren jirabueltan palindromoa sortu zen, hizkuntzaren goxoki:

Oparotasuna? Kea? Hitz-zaparradak ere errotazioan (du) gozoa, hitzak, jostagarriki saiatu eta bizi baitziharduen, bere kabuz, jelea sortuz.

5? 3? 3-5 3 5 5, 5, 8 7 7 3, 4 4, 5 7.


Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


PS:

“Atrapa y aparta” dio gaztelerazko hizpiluak, eta palindromoari buruz ari da. Liluratzen zaitu ala nazkatu. Horregatik behar du izan dosi txikitan emana eta hartua. Erregina-jelea bezala:

“Dosiei dagokienez, erregina-jelea palindromo freskoa hartzekotan, arto ale bat adinako tanta bat hartu behar da egunean bitan, minutu batzuetan mihi azpian urtzen utziz.”

Hor dago sekretua.

4 thoughts on “Palindromo ariketa (hitz zaparrada)

  1. Zirra?
    kea? ele-jario ere biran eztia, berba, ludikoki dulabre baitzen ari, bere oira,
    jelea ekarriz

  2. ZIRRA? KEA? ELE-JASAK ERE BIRAN EZTIA, BERBA, LUDIKOKI DULABRE BAITZEN ARI, BERE KASA, JELEA EKARRIZ.
    Bikain, Norman. Saiatu zara, Txiniesta. Aupa, zuek. Eta izkutuan zabiltzaten beste palindromozaleak. Milesker. Orain, oporrak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude