Zera dio topatu beharreko palindromoak:
Nik pipatzen dut (gozamen ergela ote?) birika ez nagiekin.
3 4 (6 3?) 5 2 10
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Ospitale psikiatrikoan asko erretzen da. Gogoratzen dut, nire
lehendabiziko egonaldian, maniaren goren-gorenean, “objetivo: cáncer de
pulmón!” kantatzen nuela zigarro batetik bestera. Eta egurra ikutu gabe. Birika bete ke harrotu eta patuari burla egitea gauza alua da, gero. Hamabi urte
pasa dira eta erretzen jarraitzen dut, baina, harrokeria hura etsipena izatera pasa da. Lagako banu ere, kaltea jada egina legokeela pentsatzen dut. Yonki bat naiz, eta zer. Gainera, ERRE palindromoa da. Problema bat daukat.
Nik erre (plazer ote?) ketor ez alperrekin
ketor pentsatu dut, betor orzuelo da eta…
PS // Gomendio palindromikoa:
Ez erre, ze…
Beno, birika hori erreta badau, hau posiblea da:
Nik erre (plazer ala?) galar ez alperrekin
NIK ERRE ( PLAZER ALU? ) BULAR EZ ALPERREKIN.
Iosurentzat hamar puztarri. Plazer alua, bai. Rozio, bihar lagako dut, edo etzi. Jebi kabroia, gertu ibili zara, izenez hainbeste aldatzen baduzu “txinatuko” zara. Hurrengo ariketa, asteartean. Ondo izan, klan.