Palindromoak idaztea zer da, palindromoak sortzea ala aurkitzea?
Non dago autorearen marka? Idazleak esan nahi duena esaten du ala simetriaren arau hertsiak eskatzen diona?
Programa egoki bat izan ezkero, hiztegia sartu eta konbinazio simetriko
posible guztiak lor genitzake. Palindromo guztiak klik batean.
Ni, palindromo bat idazten ari naizenean ez nau asetzen edozein emaitza simetrikok. Neurea bilatzen dut, halakorik bada. Eta idazten ditudan palindromoetan neure burua dakusat.
Programa horrekin palindromo guztiak lortuko nituzke, baina berdin aritu beharko nintzateke zerrenda infinitu horretan neure buruaren bila.
Gogoetatxo hau hurrengo palindromoak eragin dit (ala alderantziz):
Palindromogileak hizkiari: “hala bedi” esan ezazu, izan emankor, nere nahia egin arte, eskuzabal.
E zu, letra , esan amen, eman ase arte, luze
Beharbada, E zu, letra , esai amen, emai ase arte, luze???
!Ze?, ¿nazi izan? ¿Ez!
Agurrak, Dromo Sapiens!
-E ZU, LETRA, ESAN AMEN, EMAN ASE ARTE, LUZE
Testuarekin ez dut ondoegi lotzen (zerbait falta da?) baina hau atera zait:
e zu, letra, esan izen, ezin ase arte, luze.
Zerua ur ubel, ebatuta bele burua urez
Isioren ariketa da hau. Kosta zait ebatuta hitza aurkitzea. Weborri honetan primeran azaltzen da esanahia, testuaren bukaera aldean:
https://goiena.net/blogak:/arantzabal/kultura-guneak-gehiago-lagundu-beharko-lirateke
-E zu, letra, esan amen, eman ase arte, luze.
amen!!!
Judas, Iosuk eta Roziok ederto asmatu duzue.
Julen, hala bedi=amen, kristau zintzoa ez zarela badakigu orain.
Eta Txis, badakit asmatu duzula, baina tekla egokia sakatu, arren.
Judas-Txinok aurreko astean Isuok botatako ariketa zuzen erantzun du,
ezta, Isuo?
Astelehenera arte. Ondo izan!
Sukram