Palindromo ariketa (ostruka)

Ostrukak burua bezala, palindromo berri bat ezkutatu dizuet, berehala aterako duzuelakoan. Izan fin, eta on egin.

Goiz euritsu hartan, irakasleak susmoa zuen ikasle helduberriek (bizkarroi blaitu haiek) ez ote zuten marihuana erre.
Irudiko ostruka erakutsiz, hurrengo galdera bota zien, ironiaz:
 

-6 7, 7 2 8 4 7?

(Ea ostruka zen hango itsu bakarra, alegia)

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

5 thoughts on “Palindromo ariketa (ostruka)

  1. Arraka bustiok, ostruka da kurtsoko itsu bakarra?

     

    Lan ikaragarria, paisano!

  2. ostrukarena ez dut gaur egingo, ala bai?

    -arraka bustiok, ostruka da kurtsoko itsu bakarra?

    :)

Comments are closed.