Oraingoan topatu beharrekoa palindromo autoerreferentea da, zera dioena:
Atzerantz ere bera da, ez ala?
8 2 5, 4?
OHARRA: Hemendik aurrera, ariketei egindako erantzunak moderatuko ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.
atzeraka ze zakar, ezta?
Atzeraka be bakar, ezta?
Esango didazu zein da zuzena
Hurrengura arte, hi!
atzeraka bi bakar, ezta?
ATZERAKA BE BAKAR, EZTA?
Horixe da eskatzen zena, oso ondo, KapuTxino. Julen eta Norman hor ibili zarete erantzun zuzenaren inguruan, ezin dena ukatu da palindromo ederrak ekarri dituzuela.