.
Umorezko show atsegin eta alaia, fresko eta berritzailea.
Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan (planeta honetan).
Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz,
eta alderantziz.
Bertsolari? Poeta? Pailazo? Bufoi? Komiko bat, doike!
Markus Zerorajasoaren helduentzako bakarrizketa. Edozein formatu txikira
egokitu daiteke, baina eszenatoki handiak ere ondo betetzen ditu.
40 minutuko saio gogoangarria.
Goza-txundi-lilura-barrea baietz!
.
SkizopozikS. Errezitaldi hitzperimentala. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoa on stage.
Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.
Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.
Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.
Leer es iracurrar.
.
Iraupena: 40 min.
Behar teknikoak: Pantaila txuria. Proiektorea. Proiektoreari konektatzeko moduko portatila.
.
Kontaktua:
markus@zerorajasoa.com
665 709 115 (Markus)
.
.
.
.
SkizopozikS errezitaldiaren testu eta audioekin… …liburua ere egin dugu. Begira dendan.
.
Hemen SkizopozikS errezitaldiaren SoundCloud gunea: https://soundcloud.com/skizopoziks
Hemen bideo laburpentxo bat, ez da batere fina, sentitzen dugu, baina momentuz hau da dagoena: https://youtu.be/5-FaXr3Q-3c
.
SHOWa NOIZ NON:
*DATOZENAK*
EKAINAREN 23an, larunbata, Solokoetxeko LA TALLER-ERREDAKZIOAN, 19:30ean, Bilbon.
EMANDAKOAK:
2015
Urriaren 3an, larunbata, Berrizko Filme Tailerrean.
Urriaren 7an, asteazkena, Bergarako Kartzela zaharrean. Irakurri kronika Goiena.eus-en.
Urriaren 13an, asteartea, Gasteizko Parral tabernan. Ikusi Sara Rodríguezen fotoak.
Azaroaren 11n, asteazkena, Ermuko Infreñu tabernan.
2016
Urtarrilaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea, Donostiako Tabakalerako El Sekadero mikroteatroan.
Otsailaren 19an, ostirala, Zumarraga-Urretxuko gaztetxean.
Martxoaren 15ean, asteartea, Soraluzeko Gaztetxean.
Martxoaren 18an, ostirala, Eibarko Biharrian espazioan.
Martxoaren 20an, igandea, Bilboko hACERIA Aretoan.
Apirilaren 21, 22, 23 eta 24an, ostegunetik igandera, Donostiako Tabakalerako El Sekadero mikroteatroan.
Apirilaren 29an, ostirala, Etxebarriko Mugarri gaztelekuan.
Maiatzaren 20an, ostirala, Mallabiko Kontzejuzarrean.
Maiatzaren 21ean, larunbata, Zarauzko Garoa liburudendan. Literaturia jaialdia. SkizopozikS LIBURUAren aurkezpena.
Ekainaren 9an, osteguna, Durangoko Hitz liburudendan.
Ekainaren 15ean, asteazkena, Gasteizko Oihaneder Euskararen etxean, Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdian.
Ekainaren 18an, larunbata, Gasteizko Baratza aretoan, Zurrunbilo jaialdian.
Urriaren 7an, ostirala, Gasteizko Errekaleor auzoan.
Urriaren 29an, larunbata, Donostiako Tabakalerako Kutxakultur espazioan.
Azaroaren 3an, osteguna, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Abenduaren 23an, ostirala, Ermuko Lobiano kulturgunean.
2017
Urtarrilaren 13an, ostirala, Elorrioko Gaztetxean.
Otsailaren 15ean, asteazkena, Bilboko Anti liburudendan. Liburu aurkezpena.
Otsailaren 19an, igandea, Igeldoko kultur etxean (Donostiako Poltsiko Antzerkia).
Maiatzaren 24an, osteguna, Zarautzen (Literaturia).
Ekainaren 4an, igandea, Bergarako txosnagunean.
Ekainaren 7an, asteazkena, Bilboko Anti liburudendan (BLVart).
Abuztuaren 4an, ostirala, Zugarramurdiko Graxiana sorginen aterpean.
Urriaren 19an, osteguna, Eibarko Sutondo-Labaderokua kafetegian.
Azaroaren 17an, ostirala, Eibarko Untzagako Jubiletxean.
2018
Otsailaren 23an, ostirala, Tolosan, Ahoz-aho nazioarteko ahozkotasunaren jaialdia.