Palindromoak Lehian

Palindromo lehiaketa garaia da, lagunok.

Alde batetik, Euskarazko Palindromoen Bigarren Lehiaketa martxan da, Arrasateko AED elkarteak deituta. Oinarriak hemen daude. Animatu zaitezte, otsailaren 15era bitarteko epea duzue. Iazko irabazlea Juan Mari Agirreurreta izan zen, palindromo eder honekin: UTZI PENAK, ANE. PIZTU!

Bestetik, ReveR mugimenduak, bere blogetik “II. Premio Internacional de Literatura Palindrómica 2012” deitu du, gaztelerazko pieza palindromikorik ederrena saritzeko.

Sariak, batean zein bestean, interesgarriak dira. AEDrenean, afari, nekazalturismo ta erretegiak, eta ReveR-enean liburu palindromiko sorta.

Aukera ederrak palindromotan aritzeko. Eragin arkatzari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude