2007/08/13 – 2017/08/13

Data berezia gaurkoa. Abuztuaren 13 honetan hamar urte bete ditu Zerorajasoa hitzperimentuak, 10!

Atzera begiratuta, egindako lanaz harro nago, bai. Aurrera begira ere proiektuak ez zaizkit falta. Eta palindromo ariketa gehiago etorriko da, baita SkizopozikS errezitaldi berriak ere, baina orain atseden hartzeko unea da.

Ez egin negar (keba, egizu behar beste)

itzuliko naiz (promises are shit)

egunen baten (guten morgen)

pozez kantari (ahí te quiero ver).

 

Eskerrik asko.

mgv.

Oporrak irailaren 7ra arte

Aste batzuk palindromo ariketarik gabe. Jasango duzue?

Bitartean erronkatxoa lagako dizuet udarako. Karratu magikoa ezagutzen, ezta?

Euskarazko karratu magiko hau sortu nuen 2008an, karratumajikoaeta ez da marka makala, zeren ez baita hizkuntza guztietan posible honelako palindromorik. Gazteleraz, sin ir mas lejos, ez dut bat bera ere ezagutzen. Bitxia, ezta?

Erronka, beraz, hau da. Tira, bi erronka dira: Euskerazko karratu magiko desberdin bat topatzea, alde batetik, eta bestetik, gaztelerazko adibide bat aurkitzea. 5×5 neurriko karratuez ari naiz, e!

Nire ustez euskarazko beste adibide bat topatzea errazagoa da gaztelerazko bakarra topatzea baino. Kontatuko didazue.

Ondo pasa udan, eta fresko ta argi buelta gaitezen irailean!

Kantu palindromikoa PAMen disko berrian

Ezinize najan.

Hala deitzen da kantua, poema palindromo hau musikatzen duena. Hemen entzun dezakezu:

Igel izan ezinez ia,

ni naizena onar,

eta beti martziano naiz.

Tramite batera noanez,

ia ni naizen izena

zilegi.

Berandu baino lehen gertatu behar zen, Puto Amoak Matematiketan taldeak palindromo bat musikatzea, eta hau duzu emaitza.

Kantua “Hurrengoan bai” disko berrian agertuko da. Disko hau editatzeko finantzaketa kanpainan ari gara egunotan, crowdfunding-a, alegia. Verkami plataforman, hemen, dugu kanpaina zabalik abuztuaren 4ra arte.

PAMen disko berriaz gain, kamiseta bereziak ere eskuratu ditzakezu gure proiektuari sostengua emateaz batera.

Irailaren 26an aurkezpen-kontzertu-jaitxo bat egingo dugu Ermuko Lobiano jauregian. Eta gonbidatuta zaude, jakina.