Ber back
Palindromoak Lehian
Palindromo lehiaketa garaia da, lagunok.
Alde batetik, Euskarazko Palindromoen Bigarren Lehiaketa martxan da, Arrasateko AED elkarteak deituta. Oinarriak hemen daude. Animatu zaitezte, otsailaren 15era bitarteko epea duzue. Iazko irabazlea Juan Mari Agirreurreta izan zen, palindromo eder honekin: UTZI PENAK, ANE. PIZTU!
Atsedena hiru astez
Bai, lagun, oporrak heldu dira zerorajasoa.com-era. Maletak bete ardo ariketaren erantzunak ostiral honetan bistaratuko ditut, eta gero atseden hartuko dut hiru astez. Azaroaren 7an itzuliko naiz palindromo ariketekin. Bitartean, ondo izan.
Markos.
Palindromisten Topaketa Ermuan
Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.
12:15ean, liburu aurkezpen publikoa egingo da. Lau liburu aurkeztuko dira, laurak palindromoz osatuak. “SobreverboS” eta “Miguel de Cervantes, autor del Soldado Rod Adlos“, biak Pablo Nemirovsky eta Xavi Torres palindromogileenak, aurten argitaratutakoak. Bi autoreak bertan izango dira. Continue reading
badator aza
bat, bi, bai, entzuten da?
tira, besterik ez, hemen gara
palindromo ariketa berri bat, astelehenean.