Palindromo ariketa (hala bedi)

Palindromoak idaztea zer da, palindromoak sortzea ala aurkitzea?
Non dago autorearen marka? Idazleak esan nahi duena esaten du ala simetriaren arau hertsiak eskatzen diona?
Programa egoki bat izan ezkero, hiztegia sartu eta konbinazio simetriko
posible guztiak lor genitzake. Palindromo guztiak klik batean.
Ni, palindromo bat idazten ari naizenean ez nau asetzen edozein emaitza simetrikok. Neurea bilatzen dut, halakorik bada. Eta idazten ditudan palindromoetan neure burua dakusat.
Programa horrekin palindromo guztiak lortuko nituzke, baina berdin aritu beharko nintzateke zerrenda infinitu horretan neure buruaren bila.

Gogoetatxo hau hurrengo palindromoak eragin dit (ala alderantziz):

Palindromogileak hizkiari: “hala bedi” esan ezazu, izan emankor, nere nahia egin arte, eskuzabal.

-1 2, 5, 4 4, 4 3 4, 4.

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.

Palindromo ariketa (ostruka)

Ostrukak burua bezala, palindromo berri bat ezkutatu dizuet, berehala aterako duzuelakoan. Izan fin, eta on egin.

Goiz euritsu hartan, irakasleak susmoa zuen ikasle helduberriek (bizkarroi blaitu haiek) ez ote zuten marihuana erre.
Irudiko ostruka erakutsiz, hurrengo galdera bota zien, ironiaz:
 

-6 7, 7 2 8 4 7?

(Ea ostruka zen hango itsu bakarra, alegia)

Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.