Palindromo ariketa (Labanderian)

Entzun dezagun Ruper Ordorikaren “hamabostean behin”:

“Etxetik gutxitan irten arren
Jon Trollope hamabostean behin
abiatzen da labanderiara.

Labadora martxan ezarri
errebistarik ekarri ez duenez
leihotik begira zai.”

Eta zai dagoela, Jon Trollopek labanderiako ohartxo batean jartzen du gogoa:

“Sikatutako mihise guztiak bidali”

Labadorak dirauen bitartean, Jon Trollopek, denbora pasa, palindromo bihurtzen du ikusitako ohartxoa:

“5 5 3 8”

Ea palindromoa topatzen dugun.

Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.

Palindromo ariketa (Guru)



Guru baten atzetik dago jende asko, auto-laguntza liburu artean galduta. Topatu beharreko palindromoak dioenez, hor dago Eba, guru baten eske, baina horretarako libururik erabili barik:

3, 4 4 6 4.

OHARRA: Ariketei egindako erantzunak moderatu egingo
ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez
badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.

Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.