Oro parece. Platano, ez?

Izenburuko jokoak oinarri duen calanbur-a izan zen, seguraski, ezagutu nuen lehena, txikitan. Eta TVEko pailazoek kantatzen zuten “yo lo coloco y ella lo quita” hura (Yo loco loco y ella loquita).

Euskarazko adibideren bat ere botako dut:

Ez dut esan barik jo / Ez dute sanbarik jo

Ortografia akastun/ Ortografiak astun


Calambur
, Homonimia… nola deitu?

Wikipedian surfeatzen (kirol piska bat ere egin behar baita noizean behin) Ingelesezko “Bilingual Pun” topatu dut. Hurrengo adibideei primeran egokitzen zaien izena iruditu zait.
On egin.

Bostezaba tu colega mi aereo dolor de ánimo ¡Ja!

Bost ezabatuko. Legamia ere odol. Ordea, ni, moja.

Eran chungos esos tipos y… ¡Quita una bota!

Erantzun gosez, osti, pozik itauna bota.

Negar esa no te matizará lo chaquetero.

Negarrez sano, temati zara, lotsak hetero.

Era Bill y su tela coloreada.

Erabili zutelako lorea da.

(Joko hauetako gehienak Verbalia.com webguneko foroetan sareratu ditut. Hango “verbalia variable” foroko mezu batzuk inspiratu zuten hitzokei.)

Helduberrientzat oharra (ariketak nola egin)

Palindromo bat, atzekoz aurrera ere
berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da. Testu simetrikoa, esan
dezagun. Blog honetan, “hizpilu” edo “aztihitza” berbak ere erabiltzen ditugu.

Ariketa, palindromo ezkutua topatzean datza. Edukiaren inguruko azalpenei jarraiki eta zenbakizko neurrian oinarrituz.

Zenbakiek
topatu beharreko palindromoa ordezkatzen dute. Adibidez, “Esanik erruz
egi bat ta bi gezurrekin asE” palindromoa, horrela kodifikatuta
agertuko litzateke:

“6 5 3 3 2 2 10 3”

Alegia, “Esanik(6) erruz(5) egi(3) bat(3) ta(2) bi(2) gezurrekin(10) ase(3)”.

Zenbakiek hitzak ordezkatzen dituzte eta letra kopurua adierazi.

Komak,
puntuak, kakotxak, parentesiak, gidoiak, harridura eta galdera ikurrak
etabar, esaldian duten tokian agertuko dira zenbakizkoan ere. Adibidez,
hurrengo palindromoa, ezkutuan lehendabizi eta gero agerian:

4 5 2 2 2:

-3, 2!

-3, 7!

Zero bafle jo ta su:

-USA, to!

-JEL, faboreZ!

Estruktura ulertuta, irudikatu hutsuneak arkatzez paperean edo testu dokumentu batean ordenagailuan.

Hurrengo urratsa, palindromoaren ardatza topatzea.

Ardatz hori letra bakarra izango da palindromoaren letra kopurua zenbaki bakoitia bada, eta bi letren artekoa, bikoitia denean.

Ardatza markatuta, has gaitezke hutsuneak betetzen, kontutan izanda, beti ere, kokatzen dugun letra bakoitzak isla behar duela ardatzaren bestaldean.

Ongi etorri eta on egin.

palindromo ariketa (zuka)

Papera eta arkatza prest? Zera dio gaurko palindromoak:

Itsasoetako jainkoa eta ni zuka ari ginen ezustekorik gabe, bitartean, donut atsekabetuenak ipurtestean behera zihoazen ere patxadatsu.

8 5 4 3 2 7. 5 10 6 2 7.


Helduberrientzat oharra:

Palindromo bat, atzekoz aurrera ere berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da. Testu simetrikoa, esan dezagun. Hemen, “hizpilu” edo “aztihitza” berbez ere ezagutzen dugu.

Ariketa, palindromo ezkutua topatzean datza. Edukiaren inguruko azalpenei jarraiki eta zenbakizko neurrian oinarrituz.

Zenbakiek topatu beharreko palindromoa ordezkatzen dute. Adibidez, “Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin asE” palindromoa, horrela kodifikatuta agertuko litzateke:

“6 5 3 3 2 2 10 3”

Alegia, “Esanik(6) erruz(5) egi(3) bat(3) ta(2) bi(2) gezurrekin(10) ase(3)”.

Zenbakiek hitzak ordezkatzen dituzte eta letra kopurua adierazi.

Komak,
puntuak, kakotxak, parentesiak, gidoiak, harridura eta galdera ikurrak
etabar, esaldian duten tokian agertuko dira zenbakizkoan ere. Adibidez,
hurrengo palindromoa, ezkutuan lehendabizi eta gero agerian:

4 5 2 2 2:

-3, 2!

-3, 7!

Zero bafle jo ta su:

-USA, to!

-JEL, faboreZ!