palindromo ariketa (hiru titular eta oihu bat)

Karpov-ek bere xakeko fitxak galdu zituen, baina guztiak errekuperatu ditu bat izan ezik. Titularraren arabera, bila ari da.
Baskonia saskibaloi taldeak etxean jokatu du, eta aurretik kanpoan jokatutako partiduan erakutsitako intuiziorik gabe. Galdu omen du, titularraren arabera.
Afganistango fundamentalistek mendebaldekoon gorputz atal jakin batean jarri dute, ez begirada, baizik eta beste gauza bat. Titularra irakurtzean oihua bota dut.

“8 6 4”. “4 4 3”. “5 9 9”. 1!

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek
osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bakarra da)


hizpilu #2 (AztihitzA=AstohotsA?)

Palindromo errezitatuek xarma berezia dute, sonoritate propioa.
Grabatu eta, ispilu ariketa batez, buelta ematen diegunean, idatziz simetrikoa dena, hotsez ere beharko lukeela pentsa genezake, baina ez du zertan hala izan behar bete-betean.

Adibidez “inoren” eta bere ispilua “neroni”, grafiaz bata bestearen buelta dira. Baina, soinuz ez. “Ñ” bat baitugu alde batera, eta “NI” bat bestera.

Entzun esperimentua:


Honek esan nahi du, baita ere, idatziz erabat simetriko ez diren berbak, atzeraka entzutean, simetriko izan daitezkeela, hau da, AztihitzA ez du zertan AstohotsA izan behar. Eta alderantziz.

Horrelakoak aztertzen jarraituko dugu aurrerantzean.

Ahotsa, Peru Madalenarena da. Grabazioa Elorrioko Arriolan egin genuen Peruk, Ander Garaizabalek eta hirurok.