Kaixo, palindromozale.
Apirilaren 2an Nazioarteko Palindromogileen Klubaren topaketa izango da Ermuan, eta pentsatu dut agian interesgarri irudituko zaizula eta etortzera animatu ahal zarela.
Goizean Lobiano kulturgunean elkartuko gara palindromogintzaren inguruan berba egitera, eta gero bazkaria egingo dugu Urkaregi jatetxean. Arratsaldean ekitaldi publiko bi izango dira. Bata, palindromo irakurketa, bertaratutako palindromogileen eskutik, eta antzerki palindromiko pieza txiki pare bat. Bestea, iluntzean, Pablo Nemirowsky palindromogile eta bandeoijolearen tango kontzertua.
Ondoren afaria egingo dugu, berriro Urkaregi jatetxean.
Etortzerik nahi izanez gero idatzi egidazu, arren, martxoaren 2a baino lehen.
Lehengo blogekoak
Palindromo ariketa (kitarristen asanbladan)
Kitarren asanblada txunditze aldera
mostradoretik, ikara latz batez, zera.
Zerak zer izaera? Auskalo, aurrera!
Palindromoa non da? Hauxe da galdera.
7 9 7 5, 3 8 2 8.
Palindromo ariketa (hil)
“Caponeri hiru bala, erail eta kito.
Problematik kanpo haiz, hiltzear, finito.”
Palindromoak badu euskara ez dena
Ave Cesar, non dago asmatuko duena?
3 4 4, “5” 3 4. 4 8 7, “8”, 4.
Palindromo ariketa (Unairi)
“Puta bat bazen, Ane, Grezian boterez,
hirian zorra
aipatu ta arroza eman ez.”
Hara, palindromoak diotsuna, Unai,
dioenaz gainera, esango dizu ai.
3 5, 4, “5-5” 8 4 3 6 7 5. 4!
Palindromo ariketa (iskanbilaz)
Honela dio palindromo ezkutuak: