palindromo ariketa (gaizki-ulertua)

Elkarrizketa palindromikoa, topatu beharrekoa.
Bi lagun. Bata Huelvako herririk famatuenean egiten duen giroaz ari da, eta bestea, harrituta, laguna ultraultraeskuindar bihurtu delakoan.

-5 4.
-2 3 4?!

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen. Palindromoa bat da, bost hitzekoa.)

San Ferminetako kartela, ooooh

Hauxe da aurtengo San Fermin jaietarako aurkeztu nuen kartela. Ez nintzen erabat pozik geratu, gehiago landu nezakeela pentsatzen bainuen, batez ere marrazkia. Hala ere, aurkeztu nuen, “por si suena la flauta”, eta ez, txirulak ez du jo.

Hemen
ikus daitezke aurresailkatutakoak, eta iruñarra bazara, botoa emateko aukera ere badaukazu.

palindromo ariketa (azokarako)

Rafael Ojeda Rojasek bere autobiografia prest du, euskaraz, liburu azokan aurkezteko. Kritikariei, adeitsu egoteko eskatzen die hurrengo palindromoak:

“2, 6” 2 9. 9 3!

(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)