Ordenagailua zoro dabil, eta teknikoak, aparatua luze begiratu ondoren, bere etsipena jakinarazi dit hurrengo palindromoa erabiliz:
Lehengo blogekoak
Palindromo ariketa (itzulpena)
Demagun poema zati bat, gazteleraz:
…
sería nuestra piel una sierra
rasgándonos en público
llorando.
Alfa>betatze bidean dagoen itzultzaile automatikoak, Google-renak, honela itzultzen du gaur:
ikusi zuen gure azala
publikoetan tearing
negarrez.
Itzultzaile trebe batek makinak (inoiz?) emango ez digun itzulpen poetikoago edota, batez ere, palindromoa sortu lezake. Topatzen lagunduko?
5 6 9
5 8
8
Palindromo ariketa (A.S.)
Hona pertsonai berria, bere abenturak komikian kontatzea mereziko
lukeena. Neska, izen abizen euskaldunekoa, eta superbotereduna:
ikusezina da. Ia beti. Irribarre egiten duenean, goxo, lelo zein
maltzur, orduan agertzen da gure begien aurrean.
Hurrengo palindromoak aurkezten du gure lagun berria:
6 5, 8 2.
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Pertsona izen batzuk batzutan hatxez eta bestetan hatxe gabe topa daitezke, jabearen gustuaren arabera edo, eta biak onartzen dira, dirudienez, nortasun agirietan-eta.
Simetriaren legeaz gain ortografiaren arauen menpe ere dabilen palindromogileak eskerrak ematen dizkio ALAri goizero aukera bikoitz horregatik.
Palindromo ariketa (odolzalearena)
Amaitu dira oporrak. Ongi etorria palindromo ariketa berrietara. Pasa aurrera. Etxean zaude. Txunditzeko ala aspertzeko eskubide osoa duzu. Ez ahaztu bisita liburuan zure mezua lagatzea.
Palindromo odoltsua da hurrengoa:
Nahasmen moduan, izua. (Odolzalearen desira, han).
7 7, 5. (11 6, 3).
Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.
PS:
Sarraski batekin ikasturte berriari hasiera ematea ez dakit egokia den. Palindromoak, baina, bihurriak dira. Mezu apetatsuak sortzen ditu ispilu joko honek. Eta simetriaren lege hertsietan berbekin jolastera ausartzen den orok badaki OKELA BALEKO dela eta IZUA ERE AUZI. Problemarik gabe.
Onak izan eta… ATARA ZARATA!
Abuztuaren bukaeran-edo helduko diot berriro blogari. Bitartean, Ermuko Santixau jaietako euskal birusaren aldarri palindromoarekin lagatzen zaituztet.
Ondo izan.
Sukram.