“Tolosa Beantatuz”, alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.
Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitza kamiseta erosi dit!), eta bost liburu (euro banatan) eraman ditut Triangelu plazako postu batetik. Etxera bueltan euria jotafuego hasi da eta afaltzera gonbidatu nau lagunmin batek. Euriaren arabera, Doctor Deseo ikusiko dugu Untzagan ala “Inglourious Basterds” sofan botata.
¿Qué más se puede pedir?
Lehengo blogekoak
Haiku #5
Horra egia:
Nire hitzetan ez da
gezurra baino.
Palindromo ariketa (Niko Rokin)
Hemen gaude berriro, palindromoaren bila, eta gurekin… Altzürüküko kantaria ere, bere tramankulu estimatuek lagunduta.
Bai, hala dio eta palindromoak:
4 6 3, 4 10
SobreverboS
Xavi Torres katalana eta Pablo Nemirovsky argentinarraren elkarrizketa palindromiko hau azken aldian palindromogintzan egin den lanik dibertigarriena iruditzen zait. Orain liburu gisa aurkeztu da.
Irudian klik eginez on-line irakurri ahal da LibroVirtual.org webgunean. Irakurle gisa izena eman besterik ez da egin behar.
Liburuaren aurkezpen testua uzten dizuet Bar Arab tabernatik pasatzeko gonbidapen gisa:
“Diálogo palindrómico. Desde hace ya varias eternidades, quien pasa por
la puerta del Bar Arab, en el centro de Palindrópolis, puede vislumbrar
en una de las mesas del fondo, frente al gran espejo, las borrosas
siluetas de Torres y Nemir, poetas taciturnos, quienes con la voz ya
extinta de tanto hablar, intercambian mensajes escritos en las blancas
servilletas de papel; van pasando las horas, los días y los siglos, y
sin embargo Torres y Nemir siguen allí, acodados somnolientos al triste
mármol, ora con la mano en la copa, ora con la mano en la pluma,
divagando incansables sobre el mundo, con etílica exaltación del ánimo…”
Palindromo ariketa (izena eta izana)
Nire lagun Osoro, izan, oso-osoa bada, baina, egon, ez omen dago oso-osorik. Horrela kexatu zait: “Ai, osasuna baneuka… aldarte onean, emankor, bete…”
Hurrengo palindromo ezkutuarekin deskribatu daiteke eszena: