Urruti dago, bero, penez penatua
ate nepaldar more baten hizpilua.
Azak dakarrena, bueltan azak daroa,
hizpilua, aztihitza, palindromoa.
2 4, 4 7, 5, 3 6 4 3
Urruti dago, bero, penez penatua
ate nepaldar more baten hizpilua.
Azak dakarrena, bueltan azak daroa,
hizpilua, aztihitza, palindromoa.
2 4, 4 7, 5, 3 6 4 3
Atenastik datorren adiskideari
guzia txarto ote den galdetu diot nik.
Galdera suertatu da palindromikoa,
palindromo izkutu problematikoa.
4, 5, 4 5?
Amets musulmanaren jarraitzaile da ta
jardunpide okerra iruditzen jata.
Euskaraz hasi eta erdaraz bukatu
palindromoa denik ezin da ukatu
5 10 6. 3 7.
Zerolo militarra, maila bajukoa,
da ardurak saihestearen aldekoa.
Hori esan ta, hara, palindromoa sortuz
kontua bukatzen da kaiola margotuz.
-6, 6, 7 2!
3 6 4 2 7.